AlbisteakInprimatu

Haurrentzako eskulan tailerra, martxoaren 7an

Haurrentzako eskulan tailerra, martxoaren 7an

Martxoaren 7an, larunbata, Arroilen Interpretazio Zentrotik etxeko txikiei ratutxo entretenigarri bat pasatzera gonbidatzen diegu. Horretarako, material birziklatua era artistiko batean erabiltzen ikasiko dugu eskulan tailer bat eginez.

Jarduera 4 eta 10 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta ordu bateko iraupena izango du gutxi gora behera.

Informazio guztia ikusi ahal izateko egin klika hemen.

*Dohaineko jarduera

**Aurretik izena ematea beharrezkoa da plazak mugatuak baitira.