AlbisteakInprimatu

Hegazti migratzaileei buruzko filmak

Hegazti migratzaileei buruzko filmak

ETXEKO TXIKIENTZAT!

Joan den larunbatean, maiatzak 9, Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatu zen. Arroilen Interpretazio Zentrotik konfinamendu-egun hauetan etxean igarotzen dituzuen orduak atseginagoak egin nahi dizkizuegu eta aldi berean hegazti migratzaileei buruz zerbait ikas dezazuen.

Horregatik, hegaztien migrazioarekin zerikusia duten sei film aurkezten dizkizuegu. Begirada bat ematera animatzen zaituztegu, ziur gaude gustatuko zaizkizuela. (*Gazteleraz daude)

- Volando Libre (1996)

Amy eta bere aita Kanadako etxalde txiki batean bizi dira. Gertuko baso batean, Amyk, abandonatutako antzara habi bat aurkituko du, eta hazitzea erabakiko du. Biek abentura dibertigarri bat hasten dute: antzarei hegan erakusten diete eta lurralde epeletara gidatzen dituzte.

- Amarillito (2017)

Istorio honetako protagonista, nahi gabe, heroi bihurtzen den txori hori bat da. Gure antiheroia txori umezurtz bat da, habia inoiz utzi ez duena, eta etsi-etsian familia bat behar duena. Dena aldatzen da bere espezieko beste txori batzuekin Afrikararako migrazioan elkartzen denean.

- Una Cigüeña en Apuros (2017)

Txolarre umezurtz bat zikoinek adoptatu eta hazten dute. Bere familiak urteko migrazioa hasten dutenean, txolarre txikiak beraiekin bidaiatzen du.

- Al Aire Patos (2018)

Max izeneko antzara harroputz eta abenturazale batek, Chi eta Chao izeneko galdutako bi ahatetxo xamur eta bihurriei beren taldea aurkitzen lagundu beharko die. Beren abentura itzelan, gauzak oso zailak jarriko dizkien katu batez libratu beharko dira.

- Manou (2019)

Manou txiki eta azkarra kaio bat delakoan hazten da, bere gurasoak bezala. Baina igerian, arrantzan eta hegan egiten saiatzen den arren, ez da oso trebea. Bere familiako beste kideen bezalakoa ez dela konturatzen denean, abentura harrigarri bati ekiten dio bere benetako jatorria aurkitzeko.

- Volando juntos (2019)

Christian antzar basatietan eta haien migrazio-prozesuetan espezializatutako zientzialaria da. Bere semeak, bideojokoek itsututako nerabe batek, ez du bere aitarekin naturan oporraldirik egin nahi. Hala ere, aita-semeak abentura sinestezin batean murgilduko dira: desagertzeko arriskuan dagoen espezie bat ultraringero baten laguntzarekin salbatzea. Elkarrekin bidaia liluragarri bat egiten dute Europako zeruetan zehar. Benetako istorio batean oinarritua. “Volando Libre” filmaren Europar bertsioa.