AlbisteakInprimatu

Erakusketa: Euskal mendia

Erakusketa: Euskal mendia

Maiatzaren 1etik 31era, zentroa zabalik dagoen bitartean, migrazioaren gauza miresgarriak aurkituko dituzue erakusketa honetan. Izan ere, bidaia zoragarri honetan barna, harrigarria eginen zaizue euskal mendiari darion edertasuna, bai eta euskal mendiaren biodibertsitatea ere.

Urtero, garai bertsuetan, animalia aunitzek bidaia handi bat egiten dute, beren bizia arriskuan jarrita: migrazioa da. Aspaldi-aspaldiko joan-etorria da, eta urtaro jakin batzuetan egiten da mundu guztian, animalia talde guztiek egiten baitute, txikienetatik handienetaraino, hau da, bai zooplaktonak eta intsektuek, bai Afrikako elefanteek, adibidez.

Erakusketa honen bidez, milaka hegaztik urtero egiten duten migrazioa ikusi eta ikasiko dugu.

Sakatu hemen kartela deskargatzeko.

LINDUS/2 proiektuari buruzko informazio gehiagorako: https://lindus2.eu/