AlbisteakInprimatu

Ingurumen Hezkuntzako Munduko Eguna

Urtarrilaren 26an, igandea, Ingurumen Heziketaren Mundu Eguna da. 1975az geroztik antolatzen da egun hau, eta nahiz eta gizartearen kezka, begirunea eta sentzibilizazioa ingurumenarekiko geroz eta handiagoa izan, ez du merezi duen garrantzia gizartean eta eskoletan, erakunde publikoetan eta hedabideetan bere presentzia eskasa da.

Hori dela eta, egun honetan, bereziki, Ingurumen Hezkuntzan haritzen diren pertsona guztien lanaren balioa aldarrikatu nahi dugu. Ezinbestekoa baita etorkizuneko zein gaur eguneko belaunaldiei ingurumena zaintzearen kontzientzia harraraztea, eta bai norbanakoon eta gizarte osoaren aldaketak ekarriko dituzten ohitura eta ekintza iraunkorrak erakustea.

Zer da Ingurumen Hezkuntza?

“Ingurumen hezkuntza prozesu iraunkorra eta jakintza-alorrartekoa da, zeinetan norbanakoek eta komunitateek ingurunearen kontzientzia hartzen duten eta gainera, ezaguerak, trebetasunak, esperientzia eta ekintzarako gaitasuna ere lortzen duten, gizakiaren eta bere kulturaren eta ingurumen arteko elkarbizitza harmonikoa izateko” (Valera eta Silva, 2012).

Ingurumen Hezkuntzako Helburuak

1975ean Ingurumen-Hezkuntzako Nazioarteko Mintegia ospatu zen Belgradon (Serbia) eta besteen artean, Belgradoko eskutitza adostu zen. Idatzi honetan, ingurumen hezkuntza mundu mailan ezagutaraztea ez ezik, haren helburu globalak zehaztu ziren:

  1. Kontzientziazioa
  2. Hezagupena
  3. Jokabideak
  4. Gaitasunak
  5. Balioztatze gaitasuna
  6. Partaidetza

Naturaren Interpretazio Zentroak

Naturaren Interpretazio Zentroak biztanleen eskura dauden erakunde-errekurtsoak dira. Hauei esker gure eskualdean aurkitzen ditugun aberastasun naturala eta kulturala merezi duen garantziarekin erakutsi eta ikasi ditzakegu. Nafarroan hainbat zentro ditugu:

Zentro hauek bertako biztanleen zein atzerritarren turismo edo haisialdiko eguna bisita berezian bilakatu ez ezik, baliabide ezin hobeagoa dira Nafarroako biodibertsitatea ezagutzeko.

Hemengo hezitzaileek gure lurraldearen baliabide kultural zein naturaletaz informatzeko, ezagutarazteko eta haietaz edonork disfrutatu ahal izateko gogor lan egiten dute. Ingurunean, hezitze eta informatzearen helburuak direla ardatz-gida, biztanleetzako jarduerak, tailerrak, bisita gidatuak eta hainbat ekintzak antolatzen dituzte urte osoan zehar. Izan ere, ingurugiroarekiko ezagupenik gabe, ezin dugu gure hondare naturala babestu eta ondorioz, gure etorkizuna.

Gizakiak erantzukizun handia dauka gure planetaren zaintzan eta etorkizun ona bermatzeko baliabiderik onena Ingurumen Hezkuntza dela deritzogu.

Iñigo eta Lorea