AlbisteakInprimatu

Hegazti migratzaileen eguna.

Hegazti migratzaileen eguna.

Maiatzaren 9an hegazti migratzaileen munduko eguna ospatu zen. Horregatik, Arroilen Interpretazio Zentrotik hegaztien mundu zirraragarria hurbildu nahi dizuegu.  Horretarako, egun hauetan Nafarroako Aurrepirinioan ikus ditzazkegun hegazti migratzaile batzuk erakutsiko dizkizuegu . Hegazti migratzaileen gehiengoa iparraldetik hegoaldera eta alderantziz mugitzen da arrazoi klimatikoengatik, baita janaria bilatzeko eta ugaltzeko ere. Migrazio horiek udaberrian eta udazkenean gertatzen dira eta Iberiar penintsulara bai Europako iparraldean bizi diren hegaztiak bai Afrikan bizi diren hegaztiak etortzen dira. Lehenengoak temperatura beroagoen bila datoz udazkenean eta bigarrenak udaberrian datoz temperatura leunagoen bila.

Enara Arrunta:


      

Enara arruntaren etorrerak udaberria iragartzen duela esaten da. Guztiontzat ezagunak diren hegazti hauek negua Guineako Golkoan igarotzen dute eta Iberiar Penintsulan lehenengo aleak otsaila aldera ikusi daitezke. Hala ere, ez dira Kantauri itsasertzean ikusten martxoaren eta apirilaren erdialdera arte.

Miru Beltza:


      

Miru beltza Europa osoako hegazti harraparirik ugarienetakoa da, tamaina ertainekoa eta elikadura oso ezberdinekoa,  bere ohiturak sarraskijaleak diren arren. Udako espeziea da, Miru Gorria ez bezala, negurtarra baita, nahiz eta Penintsulan urte osoan geratzen diren haibat populazio izan. Ingurune honetara migratzen du ugaltzeko eta otsailetik abuztura bitartean ikus daiteke. 

Arrano Sugezalea:


      

Miru Beltza bezala, hegazti harraparia da, baina honek tamainaz gainditzen du, 175 zm-ko tamaina har dezakeelarik. Bere elikadura nagusia narrastiak dira, bereziki sugeak, bere izenak dioen bezala. Apirilean Iberiar Penintsulara datoz bere kumeak hazitzera, eta irailetik urrira bitartean Afrikako sabana tropikaletara itzultzen dira, non harrapakin ugari aurkitu dezakete negua ongi elikatutak igarotzeko.

Sai Zuria:


      

Sai zuria sai arrearen "lehengusu bidaiaria" da, familia berekoak baitira. Sai arreak ez bezala, sai zuriak migrazio-mugimenduak egiten ditu. Iberiar penintsulan aurki daitezkeenen kasuan, Saharaz hegoaldeko Afrikatik datoz, otsaila eta urria bitartean hemen ugaltzeko eta kumeak hazitzeko. Nafarroan, Irunberriko arroila da habiak egiten dituzten lekuetako bat.

Erlatxoria:

      

Hegazti koloretsu hau bere lumaje deigarriagatik nabarmentzen da, eta, izenak dioen bezala, erleak eta beste intsektu hegalariak ehizatzen aditua da. Oro har, habiak hareazko ezponda eta ebakietan egiten ditu eta oso hegazti soziala denez, ohikoa da kolonietan egotea. Iberiar penintsulan apiriletik irailera bitartean aurki dezakegu. Nafarroan erraza da Erdialdean eta Erriberan ikustea.