Turismoa Inprimatu

Arroilak, zalantzarik gabe, eskualdeak dituen erakargarri turistiko garrantzitsuenetako bat dira. Arroilak ikusteko eta batzuetan haietan barna ibiltzeko aukerak gero eta bisitari gehiago erakartzen du urtero. Arbaiungo eta Ilunberriko arroilak Nafarroako Naturgune Babestu bisitatuenetakoak dira.

Naturguneen kontserbazioa eta erabilera publikoa bateragarri bihurtzea eguneroko lana da. Arroilen kasuan, batez ere toki entitateak eta Nafarroako Gobernua dira orain dela hainbat urte eremu horien kudeaketaz arduratzen direnak, instalazioak, informazioa eta zerbitzuak bisitarien eskura jartzeko. Baina egoera onean kontserbatzea bisitari guztion ardura da.

Arroilen Interpretazio Zentroko beheko solairuan Turismo Bulegoa dago. Bertan informazio gehiago eskuratzen ahal da arroiletara bisita egiteko aukerak eta eskualdeko beste baliabide turistikoak ezagutzeko. 

  • Webgune honen Gure lurraldea > Ondare historikoa eta kulturala atalean informazio gehiago dago Pirinioaurreko arrora bisita egitean interesgarri izan daitezkeen lurraldeko beste baliabide batzuei buruz. 
  • Deskargak atalean eskura daude "Bisitatzen ahal diren baliabideak" eta "Jatetxeak eta ostatetxeak" turismoko informazio orrien azken bertsioak, Interpretazio Zentroak Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren laguntzarekin eguneratzen dituenak.
Bisitatzen ahal diren toki garrantzitsuez gain, eskualdean enpresa batzuk daude, natur inguruneko jarduerak eskaintzen dituztenak. 

Nafarroako Turismoko web ofizialean eskualdeko baliabide turistikoei buruzko informazioa dago: