Eskola bisitak adostu

Zentroak eskola-taldeen bisitak jasotzen ditu. Horretarako, beharrezkoa da aldez aurretik web orri honetan agertzen den egutegiaren bidez bisitaren eguna zehaztea. Zuen erreserbaren formularioa jasotzean bisitaren konfirmazioa bidaliko dizuegu.

Zentroaren eginkizuna arroilen eta inguruko lurraldearen balio naturalak ezagutarazi eta zabaltzea da: eraketa, geologia, landaredia, fauna,… Arroilak Agoitz-Ilunberri Pirineoaurreko arroan kokatuta daude eta zentroan ere eskualdeko historia, kultura eta lurraldearen erabilera aurkezten dira. Horretarako hainbat baliabide didaktiko ditu: erakusketa aretoa, lurraldeko maketa, hormairudiak, ikus-entzunezkoak,… Aipatzekoak dira arroilen eraketa geologikoari buruzko dokumentala eta sai arrearen irudi bilduma, azkeneko hau Ilunberriko arroilan kokaturiko bideo-kamera batekin grabatua.

Zentroak 2 bisita mota eskaintzen ditu, euskaraz zein erdaraz:

  • 1. bisita mota. Interpretazio Zentroan. Iraupena, gutxi gorabehera: 1:30 ordu (txanda posibleak 10:00-12:00tara edota 12:00-14:00tara, izen-emate formularioan hautagai). Hona lantzen diren edukiak: Kareharriaren eta arroilen eraketa, arroilen garrantzia: naturgune babestuak. Harkaitzetako hegaztiak, oro har. Zehazki, sai arrearen ohiturak eta ezaugarriak.Gizakiaren eraginez arroan sortu den paisaia, arroiletako harkaitzekin alderatuta. Informazio hori guztia ageri da gorago aipatu ditugun zentroaren baliabideetan.
  • 2. bisita mota. Interpretazio Zentroa eta Ilunberriko Arroila. Iraupena, gutxi gorabehera: 3:30 ordu (10:00-14:00tarako txandan). Zentroan lantzen dira 1. bisita motan azaldutako edukiak. Arroilan gai hauek lantzen dira: Arroila, naturgune babestua, Erreserba Naturala. Nafarroa mediterranearraren landaredia, gizakiak eraldatutako paisaia eta berezko paisaia. Irati trena. Hegazti eta habien behaketa teleskopio eta primatikoekin.

Natur Interpretazio Zentroak eta Parke Naturalak. Bisitak adosteko online sistema.

Izena emateko aukeraturiko eguna sakatu eta eskatzen diren datuak bete.

Zentroak posta elektronikoz helaraziko dizu erreserbaren baieztapena.

Gehiengo partehartzaile kopurua 60 da.

Aukeraturiko eguna ez badago libre:

a) egun hori sakatu eta itxarote - zerrendan geratu

b) Zentroarekin harremanetan jarri (kontakturako informazioa behekaldean dago)
 
c) Nafarroako Ingurumen Heziketako sareko beste ekipamendu batean egin dezakezu erreserba.

Erreserba egiteko unean arazorik izango bazenu, jar zaitez interpretazio zentroarekin harremanetan cinlumbi@navarra.es helbidean edota telefonoz 948 88 08 74 zenbakira deituz


Hemen saka dezan zure erreserba baliogabetu nahi baduzu

Beste zentro libre

Zentro hurbilagoak