Zer dira arroilak? Inprimatu

Arroilak ibai batek sortzen dituen ebakidura sakonak dira. Espainiako toki gehienetan era horretako formazioak hoces, cañones edo gargantas deitzen dira. Foz izena latinezko faux (ahutzak - eztarria) hitzetik dator.

Nafarroako mendialdean ibai sareak, iparraldetik hegoalderako norabidea du; mendilerroak eta mendikateak, berriz, ekialdealdetik meldebaldeko norabidearen arabera eratzen dira. Ibaiak eta mendiak elkartzen diren guneetan sortzen dira arroilak. Ura, arroka eta denbora (milioika urtetako prozesuetan) dira arroilak sortzeko ezinbesteko osagaiak.

Korridore estuak dira, pareta guztiz malkartsuak eta aire korronte gogorrak dituztenak, eta eratzen duten ekosisteman, oso ezaugarri bereziak daudenez, faunak eta florak haietara moldatu behar dute.

Arroilak nahiko ugariak dira pirinioaurrean*. Oso ezagunak dira, esate baterako, Ilunberriko arroila eta Arbaiungo arroila, baina gaur egun Nafarroan 7 arroila deklaratu dira Natur Erreserba eta arroil bat deklaratu da Natur Lekune, haien ingurumen balio handiagatik eta kontserbazio egoera onagatik. Gainera, arroila gehienak natura 2000 sarean sartuta daude eta hegaztientzako babes bereziko eremu eta/edo basa fauna babesteko eremu dira:

    Naturgune babestua     Natura 2000 Sarea  HBB eta BFBE  
Ilunberriko arroila Natur Erreserba BIL/ZBE x
Arbaiungo arroila Natur Erreserba BIL/ZBE  x
Ugarrongo arroila Natur Lekunea BIL  
Iñarbeko arroila Natur Erreserba BIL  x
Txintxurreneko arroila   Natur Erreserba BIL  x
Txintxurreneko arroilax Natur Erreserba BIL  x
Benasako arroila Natur Erreserba ZBE  x
Burgiko arroila Natur Erreserba ZBE  x

*atal honetarako kontuan hartu den lurraldea agoitz-irunberri arroa baino handiagoa da, aldameneko ibarretan dauden arroila garrantzitsu batzuk sartu ahal izateko. 

Webgune honen bidez eta zentrora bisita eginez hobe ezagutuko dituzu eremu horiek eta haien balio naturalak baina, bertara bisita egin eta zuzenean ezagutzea bezalakorik ez dago.