Klima Inprimatu

Pirinioaurreko arroetako klima mediterraneoa da, ezaugarri atlantiko batzuekin. Klima aldaketa handia dago iparraldeko eta hegoaldeko alderdien artean, eta ezberdintasun hori agertzen da landare-komunitate naturaletan (iparraldean ler gorria, haritza eta pagoa, eta hegoaldean arteak eta abaritzak) zein laborantzakoetan (iparraldean larreak eta bazkalekuak, eta hegoaldean zerealak eta mahastiak).

Urteko prezipitazioak 800 mm inguru izaten dira. Gehienekoak udazken-neguan dira, eta udan lehorte gogorrak. Urteko batez besteko tenperatura 12,6ºC-koa da.

Baina, arroilek aparteko klima izaten dute, ingurukoarekin alderatuta. Arrazoi nagusiak dira aire korronteak, eguzki argiarekiko esposizioko diferentziak eta erreka bat etengabe igarotzea. Gehienetan kanoi horietako tenperaturak kanpokoak baino leunagoak dira.

Formazio horietan Venturi efektu izeneko fenomenoa gertatzen da: aireak, arroiletako pareta artean bide estuagoan abiatzen denean, abiadura handiagoa hartzen du.