Geologia eta geomorfologia Inprimatu

Orain dela 60 milioi urte Pirinioaurrea sakonera txikiko itsaso bateko zatia zen. Bertan oso ugariak ziren koralak. Horiek eratu zuten gaur egun aurkitzen dugun kareharria. Zenbait harritan marka fosilak aurkitzen ditugu, amonite txikiak batez ere, itsasoko jatorria erakusten dutenak.

Tertziarioko mugimendu alpino izenekoan gaur egun ezagutzen ditugun medi-ardatz handiak sortu ziren (Alpeak, Pirinioak...), eta horiekin batera hurbilago dauden mendigune apalago batzuk, besteak beste Leireko mendilerroa. Pirinioetako tolesduraren ondorioz ibaiek hegoalderako norabidea hartzen hasi ziren. Haien ibilbidean bi motako arrokak aurkitu zituzten: bigunak -margak, hemen "tufa" deitu ohi ditugunak- eta gogorrak -kareharriak eta dolomiak-. Eta ibai horiek, pixkanaka, arroka bigunak higatzen eta garraiatzen eta kareharrizko arrokak higatzen eta disolbatzen aritu ziren, haitzarte estuak eratuz.

Arroilak bizirik daude eta beraien jardunari jarraitzen diote. Izan ere, noizean behin harriak erortzen dira, gehienetan txikiak; hori maizago gertatzen da neguan, termoklastia dela eta (arrail txikietan sartzen den urak, izozten denean, hautsi egiten du arroka).

Arroilen geologiari buruzko informazio gehiago:

Interpretazio Zentroan arroilen prozesu geologikoari buruzko auto-gida bat eta ikus-entzunezko bat daude.