Natura 2000 Sareko Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE) eta Batasunaren Garrantzizko Lekuak (BGL). Inprimatu

Natura 2000 Sarea ingurumeneko balioa duten lekuneen sare bat da, eta asmoa du bermatzea habitaten zuzentarauan biltzen diren habitat mota eta basa florako eta faunako espezie guztiak agertzen direla. Aipatu zuzentarauan jasotzen da batasunaren interesekotzat (Europako eremua) jotzen diren habitaten eta espezieen zerrenda, eta Natura 2000 Sarea izenekoa sortzeko jarraibidea ematen da; Europar Batasuneko estatu guztiek bete behar dute. Natura 2000 Sarean bi babes irudi daude:

  • Batasunaren Garrantzizko Lekuak (BGL): estatuek proposatutako tokiak dira; deklarazioak prebentzio neurriak hartzeko obligazioa dakar, izendatuak izateko kontuan hartu diren ingurumen balioen narriadura ekiditeko. Leku horiek Europako batzordeak onetsi behar ditu, hurrengo babes mailara igarotzeko.
  • Kontserbazio Bereziko Eremuak (KBE): behin bil bat onetsi eta gero, hura BKE deklaratzen ahal da. Horretarako beharrezkoa da tokiaren kudeaketa plan bat garatzea. BKE deklaratzeak berarekin dakar kudeaketa planean ezarri diren kontserbazio neurri zehatzak hartzeko obligazioa. Espainian autonomia erkidego bakoitzari egokitu zitzaion bilen zerrenda proposatzea; Nafarroan 42 toki zeuden, eta horietako seitan Nafarroako arroilak sartzen dira. Aurreko atalean aipatzen diren ia arroila guztiak sartuta daude Natura 2000 Sareko eremuetako batean.
  • Irati, Urrobi eta Erro ibaien sistema KBE: horren ezaugarria hosto erorkorreko basoak dira, sahastiak, makaldiak eta haltzadiak. Halaber, interesekotzat jotzen dira zereal alorrak, zuhaixka-formako sastraka mediterraneoa eta harkaiztiak (toki horretan irunberriko arroila sartzen da). Tokiaren interesa ibaiertzetako landaredia mantentzeko eta lehengoratzeko garrantzitik dator, eragina izanen baitu anfibioen, narrastien eta ugaztunen kontserbazioan.
  • Zaraitzu ibaia KBE: sahasti piriniotarrak, makaldiak eta haltzadiak, eta ibaiertzetako berezko sastraka ugariak dira toki horretako batasunaren intereseko habitatak. Intereseko espezieen artean muturluze piriniotarra eta igaraba daude. Bere trazaduran arbaiungo arroila dago.
  • Areta ibaia KBE: batasunaren intereseko habitatak ditu: sahasti eta makaldi mediterraneoak eta sastraka kantauriar piriniotarra. Ugarrongo arroila ere sartzen da bertan. Intereseko eremua da, aukera handia eskaintzen duelako igarabaren populaziorako, eta intereseko beste espezie batzuk dituelako, esate baterako, ibai-karramarro autoktonoa edo uhandre piriniotarra.
  • Artxuga/Zarikieta mendilerroa eta Areta mendia BGL: kontserbazio egoera oneko alderdia da, eta habitat aniztasun handikoa. Gazteluko, Iñarbeko eta Txintxurreneko arroilak eta basa fauna babesteko 8 eremu sartzen dira bertan. Espezieei dagokienez, hegaztietan basoilarra nabarmendu behar da. Aipatzekoa da, halaber, saguzarren aniztasuna eta ibai-karramarro autoktonoa ere badela.
  • Leireko mendilerroa – Arbaiungo arroila BGL: zonalde horretan klima mediterraneoa eta eragin ozeaniarra elkartzen dira. Erliebea anitza eta malkartsua da.  Artadiak, abariztiak, elorri-triskadiak, erkameztiak... dira landaredi berezkoenak. Lekunean Ilunberriko eta Arbaiungo arroilak eta La Piedrako eta San Adriango labarrak sartzen dira. Intereseko animalia eta landare espezie asko biltzen ditu. Aipatzekoa da harkaitzetan bizi diren hegaztien komunitatea.
  • Illongo Mendilerroa eta Burgi (KBE): lekune horretan harkaiztiak daude, eta arroilak ere bai (benasa eta burgi). laiotzetan pagadiak agertzen dira, kareharrizko lurzoruetan (batasunaren intereseko habitata), eta beheragoko lur eguzkitsuagoetan haritz ilaunduna, artea eta erkametza aurkitzen ditugu. Benasako arroilan "bitxikeria" bat dugu, arteak eta izeiak batera aurkitzea.

Agoitz-irunberriko arroan beste bi BIL ditugu:

  • Ugarrako mendilerroa BGL: aipatzekoak dira sastraka mediterraneoa eta klima erdiaridoko larreak (batasunaren intereseko habitata). Ugariak dira miru beltza, hontz handia, arrano txikia edo mirotz zuria.
  • Itzagako mendia BGL: genistako eta ezpeleko sastrakadiak daude, eta tartean klima erdiaridoko larreak eta bazkalekuak, batasunaren intereseko habitatzat jotzen direnak. Nekazaritzako jarduera murrizten ari den heinean habita hori galtzen ari da. Lekunean basa fauna babesteko eremu bat dago, lekuneko habitat konbinaketaren ondorioz hegaztien komunitate anitza dagoelako. 

Lekuneari buruzko xehetasun eta informazio gehiago. Nafarroan Natura 2000 Sareko lekuneak gaur egun deklaratuta dauden Naturgune Babestuen osagarri bat dira. Gerora begira, asmoa da Nafarroako KBE ekin eta gaur egungo naturgune babestuekin sare bat eratzea: Nafarroako Naturgune Babestuen Sarea (RENA).