Natur erreserbetako araudi orokorra Inprimatu

Erreserba Naturalek, Naturgune Babestuak direnez, erabili eta Kudeatzeko Plan Zuzentzaile berezkoa dute. Araudi orokorraren alderdi batzuk: 

  • Debeku da inguruneko edozein elementutan (zuhaitzak, harriak...) inskripzioak, seinaleak, zeinuak edo marrazkiak egitea.
  • Debeku da botatzeko materialak edo objektuak uztea, eta hondakinak, zaborrak edo isuriak ekartzen dituen edo kutsadura sortzen duen edozein ekintza edo omisio.
  • Debeku da megafonoak edo gainerako edozein bitarteko edo tresna erabiltzea, faunaren ohiko jokabidea nahasten ahal duten bolumen handiko soinuak, ultrasoinuak edo zaratak sortzen dituztenak. 
  • Debeku da flora suntsitu, eraldatu edo kaltetuko duen edozein ekintza. 
  • Debeku da faunari pertsekuzioa, harrapaketa, tratu txarrak, eragozpenak edo kalteak eta haren habitataren suntsipena edo narriadura erakarriko dizkion edozein jarduera.
  • Debeku da Erreserba Naturalean banaka edo taldeka kanpatzea eta kirol-jarduera edo proba antolatu oro egitea.
  • Debeku da 500 metro azpitik kirol izaera duten aireontzi, ultrarin edota hegan egiteko bestelako aparatuekin (dronak barne) hegan egitea.
Kontsultatu Naturgune Babestu bakoitzaren berariazko arautegi osoa.