Arroiletara bisita egiteko gomendioak Inprimatu
  • Gertuen dauden edukiontzietara eraman zaborra.
  • Errespetatu fauna, landaredia eta ingurunea, oro har. Bilketa egitea debeku da eremu jakin batzuetan.
  • Oihurik edo zaratarik ez egin, hegaztiei eta beste erabiltzaileei trabarik ez egiteko.
  • Zakurrak loturik eraman, hegaztiei eta beste erabiltzaileei trabarik ez egiteko.
  • Arreta zorroztu labarretan eta tuneletan. Arroilak bizirik daude eta inoiz harriak erortzen dira.
  • Debeku da kanpatzea.
  • Debeku da ibilgailu motordunen zirkulazioa eremu horietan.
  • Zure segurtasunagatik, ez utzi gauza baliotsurik ikusgai ibilgailuetan.
  • Arroiletan zaintza zerbitzua dago. Zure esanetara gaude, edozein zalantza edo iradokizun kontuan hartzeko. Lagun iezaguzu.
  • Edozein larrialditan sakatu 112.

Bisitari probetxu handiagoa ateratzeko, gomendatzen dizugu aldez aurretik Arroilen Interpretazio Zentrora agertzea, Irunberrin baitago. Bertan zure zalantza eta iradokizun guztiei erantzuteko prest gaituzu!