Bisitarako araudia eta gomendioak Inprimatu

Eremu hauek aurkezten duten berezitasun eta balio naturalengatik Naturgune Babestua deklaratu dute, eta baita beste babes figuraz ere. Konpromiso hauek ingurune hau zaintzeko eta babesteko helburuarekin egin dira eta ez dute zertan beste jarduerekin lehian egon behar, turismoarekin edo xendazaletasunarekin.

 Ingurugiroa babestea denon esku dago, lagunduiguzu babesten!

Irunberriko Arroileko Natur Erreserban (RN-25) jarduera edo talde antolatuekin bisita gauzatzeko eskaera baimena

Interpretazio Zentroak, Ilunberriko Arroilara antolatzen dituen bisita gidatuak eskola eta prestakuntza taldeentzat baino ez daude bideratuak.

Irunberriko Arroilako Natur Erreserban bisita gidatua edo bestelako jarduerak gauzatu nahi duen beste edozein enpresa edo entitatek, berariazko baimen bat eskatu beharra dute Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Pirinioaldea Kudeatzeko Atalera.

Eskaera Instantzia Orokor bat aurkeztuz gauzatu beharra dago bide telematikoz ala Nafarroako Gobernuaren edozein erregistro bulegotan.

Instantzia deskargatu eta erregistro bulegoen erlazio ikusteko:

http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/6239/instantzia-orokorra-deskargatu

Azalpen oharra:Dokumentu hartzailea’’ arloan zehaztu: Pirinioaldea Kudeatzeko Atala.

Instantzia betetzeko edo tramitatzerako garaian dudarik bada jarri zaitez gurekin kontaktuan (cinlumbi@navarra.es · 948 88 08 74).

Dronen erabilera arroiletan

Natur Erreserben legislazioaren arabera, debeku da 500 metro azpitik kirol izaera duten aireontzi, ultrarin edota hegan egiteko bestelako aparatuekin (non dronak sartuko liratekeen) zonaldetik hegan egitea.

Xehetasun gehiago hemen: http://www.lexnavarra.navarra.es/detalle.asp?r=16315 (gaztelaniaz)

Eskerrik asko zure lankidetzagatik!