Taldeei harrera Inprimatu

Programa espezifiko bat dago eskola-taldeei (lehen hezkuntza eta bigarren hezkuntza) arreta emateko, Interpretazio Zentroa bisitatzea eta Ilunberriko arroila bisitatzea konbinatuz. Bisita motei eta talde erreserbei buruzko informazio gehiago izateko ikusi erreserbak – ikastetxeen bisitak atala. Bisita horiek gaztelaniaz eta euskaraz egin daitezke.

Interpretazio zentroak bere material didaktikoak ditu, deskargak atalean deskargatzen ahal direnak. Gainera, Nafaroko Gobernuak ingurumen hezkuntzako koadernoak izeneko bilduma dauka, Nafarroako zenbait eskualde eta ekosistema lantzen dituztenak. 

Goragoko mailetako (batxilergoa, lanbide heziketa, unibertsitatea) ikasle taldeentzat aukera dago hezitzaile taldearekin harremanetan jartzeko, bisita egokituak antolatzeko. 

Aukera dago, halaber, Interpretazio Zentrora bisita gidatua hitzartzeko, talde antolatuentzat (entitateak, elkarteak, kolektiboak). Bisita horiei buruzko informazio gehiago izateko ikus erreserbak – beste talde batzuk.