Lankidetzak Inprimatu

Interpretazio Zentroak lankidetza sustatu eta hartan parte hartzen du zenbait arlotako jardueretan:

  • Toki entitateak: lankidetza berezia egiten da "arroiletako hitzarmena" deitutakoan. Bertan Ilunberriko, Erromantzatuko eta Urraulbeitiko Udalak eta Nabaskoizeko Kontzejua elkartu egin dira Ilunberriko, Arbaiungo, Ugarrongo eta Benasako arroilak zaintzeko eta haien erabilera publikoa kontrolatzeko. Zentroa erreferentzia da zaindari eta zaintzaileentzat, eta haiekin batera lan egiten du arroilak bisitatzeko zerbitzu guztiak koordinatuta eta elkarrekin lotuta egon daitezen.

 Gainera, zentroko taldea Agoitz-Ilunberriko toki entitateen eskura dago aholkularitzarako eta proiektu komunetarako.

  • Ilunberriko ikasleak: ikasturte bakoitzean Zentroak berariazko jarduerak prestatzen ditu, San Juan Ikastetxe publikoko eta Arangoiti Ikastolako ikasleekin ingurumeneko gai bat aztertzeko. Gainera, urtean zehar ingurumeneko ekitaldi batzuk ospatzen dira (zuhaitzaren eguna, ingurumenaren eguna) bertako ikasleen taldeekin. 

 Gaur egun Zentroa lankidetzan ari da esenred (jasangarritasun eskolen sarea) proiektuen esparruan (estatuko ikastetxeen sare bat, jasangarritasun proiektuekin). 

  • Ostalaritza: Zentroak berariazko lan-plan bat du Agoitz-Ilunberri arroko ostalaritza eta jatetxe zerbitzuekin. Batez ere, aholkularitzari eta informazioari buruzko gaietan eta bisitariei eskualdeko eskaintza erakutsiz baina, horrekin batera lurraldea eta bere baliabideak, kulturakoak zein ondarekoak, ezagutzeko eta balorizatzeko plan baten bidez.
  • Tokiko jardueretarako enpresak: era berean, Zentroa eskura dute eskualdean jarduerak, bereziki natur ingurunean egiten direnak, ematen dituzten enpresa partikularrek, turismo bulegoaren bidez zerbitzuen eskaintza sustatzeko eta lurraldeko turismo eragileen arteko lankidetzarako harremanak ezartzeko. 
  • Ikasleentzako praktikak: praktikak egiteko eskaera egin daiteke, unibertsitateko eta lanbide heziketako ikasleentzat, haien prestakuntza zentroaren lan-arloren batekin lotuta badago. informazioa eskatzeko harremanetan jarri zentroarekin honako honen bidez: cinlumbi@navarra.es