Ingurumen- eta turismo-informazioa Inprimatu

Zentroan bulego bat dago ingurumenari buruzko informazioa emateko, bereziki biodibertsitateari eta Naturgune Babestuei dagokiena. Horretarako, taldeei harrera pertsonala egiteaz gain, dokumentazio zentro bat dago, bibliografia espezifikoa duena. Zentroak lankidetza aktibo etengabea ematen die eskualdeko ingurumenzainei, Natura 2000 sareko parte-hartze eta informazio prozesuei eta Ilunberriko, Arbaiungo, Ugarrongo eta Benasako arroiletako zaintza- eta arreta-zerbitzuei (toki entitateen mendekoak baitira).

Era berean, Interpretazio Zentroak erreferente izan nahi du turismoko informazioaren arloan, arroilekin lotutako gai guztietan eta haiek bisitatzeko aukeretan espezializatua, eta turismorako informazio orokorra ere ematen du agoitz-irunberri arroari eta inguruan dauden intereseko beste helmuga batzuei dagokienez (Pirinioak, Zangoza, Iruñerria). Aipatu bulegoak sareko lana egiten du Nafarroako informazio eta turismoko beste bulegoekin beraz, Nafarroa osoko turismo orokorrari buruzko informazio eguneratua du. 

Interpretazio Zentroa Nafarroko Gobernuaren ekipamendu bat denez, ingurumenarekin lotutako gaiei buruzko aholkularitza lana ere egiten du.