Zentroak sei hilean behin argitaratzen duen aldizkarian artikuluak eta elkarrizketak agertzen dira, Agoitz-Ilunberri arroko ingurumeneko eta turismoko berriei buruzkoak.
Aldizkariak eskura daude webguneko deskargak atalean; posta elektronikoa erabiliz ere jaso daitezke, "arroilen interpretazio zentroaren adiskideak" taldearen bidez.
Talde horretako kide izateko mezu elektroniko bat bidali behar da cinlumbi@navarra.es helbidera eta izena emateko fitxa eskatu. Behin erregistratu eta gero, Zentroko taldeak informazioa emanen dizu arroilen interpretazio zentroarekin lotutako jarduerei eta berritasunei buruz.