Aurkezpena Inprimatu

Arroilen Interpretazio Zentroa erreferentziako ekipamendua da Nafarroako Pirinioaurreko formazio berezi horiei buruzko informaziorako eta interpretaziorako eta, halaber, turismo-informaziorako erreferentziako puntua da Agoitz-Ilunberri aldean. Ekipamendu hori 2000 urtetik dago jardunean eta sartuta dago nafarroako gobernuko ingurumenaren gaineko interpretaziorako eta hezkuntzarako ekipamenduen sarean, landa garapeneko, ingurumeneko eta toki administrazioko departamentuko ingurumenari buruzko informazio eta hezkuntzaren atalaren menpekoa baita. Zentroa abiatu zen toki entitateen, hain zuzen ere Ilunberriko, Urraulbeitiko, Urraulgoitiko eta Erromantzatuko udalen kontzientziazioari esker, toki garapenerako agentziaren (CEDERNA) eta Nafarroako Gobernuaren laguntza tekniko eta finantzarioarekin. Eskola zaharretako eraikinean dago Zentroa, Ilunberriko plaza nagusian. Bertan egokitzapena egin zen gaur egungo instalazio eta zerbitzuak edukitzeko: 

  • Turismo bulegoa: espezializatuta dago arroiletarako bisitetan, baina Agoitz-Ilunberri zonaldeko informazio orokorra ere ematen du sareko lana egiten da nafarroako informazio eta turismoko beste bulegoekin.
  • Hegaztiei buruzko informazio puntua: Interpretazio Zentroa  Nafarroan hegaztien behaketen informazio puntua da, izan ere,  birding Nafarroako sarearen barruan sartzen da. Izaera hori dela eta, ornitologiari eta eskualdeko hegazti berezkoenak behatzeari buruzko informazio zehatza ematen du.
  • Dokumentazio zentroa: liburutegi tematikoa, lurraldeari eta harekin lotutako ingurumeneko eta biodibertsitateko alderdiei buruzkoa. Laneko mahai bat dauka, eta ordenagailu bat, interneterako sarrera duena, jendearen eskura.
  • Erakusketa iraunkorrak: Pirinioaurreko arroko zenbait alderdi ditu xede (bizimodu tradizionalak, paisaia, ingurumen eta kultura arloko izaera, historia,...), eta bereziki arroilak aztertzen ditu (nola sortu ziren, ezaugarri fisikoak, historia, biodibertsitatea...).
  • Ikus-entzunezkoen aretoa: bisitarien interesen araberako ikus-entzunezkoak proiektatzen dira. Gaur egun 3 ikus-entzunezko ditu: bat Agoitz-Ilunberri arroari buruzkoa, beste bat, espezifikoa, arroiletako formazio geologikoari buruzkoa, eta espezifikoa den beste bat ,sai arrearen ugaltze prozesuari buruzkoa (haurrentzat bereziki egokitua). areto horretan, halaber, emanaldiak antolatzen dira irunberriko arroilako kameraz lortutako irudiekin, zentroko hezitzaile taldearen azalpenek lagunduta.
  • Ludoteka: bereziki txikienentzat prestatutako eremua da; arroilekin lotutako jolasak eta haurren liburutegi bat ditu. aretoan "zentzumenen tunela" ere ikus daiteke, arroiletara bisita egiteko beste era bat eskaintzen duena.


Zentroa egokitua dago desgaitasun fisikoa eta mugitzeko eta ikusteko desgaitasuna dutenen irisgarritasunerako, 2006an once eta inserso erakundeekin garatu zen proiektu bati esker.