Pirinioaurreko Agoitz-Irunberriko Arroa Inprimatu

Arroilak, ikuspuntu geografikotik, Pirinioaurreko Agoitz-Ilunberriko arro deitzen den horretan daude. Irati ibaiko sare hidrografikoak mendien artean ireki duen kubeta bat.  Zangozako merindadean dago, eta trantsizio gune bat da: iparraldean Pirinioetako ibarrak ditu mugakide, mendebaldean Iruñeko arroa, hegoaldean Alaitz eta Izko mendilerroak eta ekialdean Illon eta Leirekoak. Kontrastez betetako trantsizio gunea denez, aniztasuna dago alderdi guztietan. 

900km2 inguruko eskualde horretan ehundik gora herri, hiribildu eta herrixka daude, kultur ondare aberatsa dutenak. Trikuharriak, Erdi Aroko herri hustuak, jauregiak, garaiak, dorreak, ermitak, elizak, altxonbideak, Done Jakue bideko adar bat , edo Irati trenaren trazadura zaharra, eskualde horrek mendeetan zehar izandako aberastasunaren eta garrantziaren lekukoak dira.

Gaur egun eskualdea 14 udalerrik osatzen dute: