Zubiak Inprimatu
  • Sielbako zubia (Ilunberri): Zaraitzu ibaiaren gainean dago, kanpinaren ondoan eta San Adriango harkaitzetatik gertu. Egitura Erdi Arokoa da, zalantzarik gabe. Erdi-puntuko lau arku ditu, zentrala eta gainerakoak bi  aldeetan. Zubi-brankak ditu, uretan gora.
  • Laidako zubia (Ilunberri): zubia, ziur aski Erdi Arokoa, herriko sarreran dago. Lau arku zirkular ditu, baina Espoz y Minak eraitsi egin zuen horietako bat, ibaiaren ezkerreko ertzean babestuta zeuden tropa frantsesei pasabidea mozteko.
  • Ahuntzen zubia (Ilunberri): antzina aziendarako nahitaezko pasabidea zen. Zaraitzu ibaiaren gainean dago, herritik hurbil. Erdi Aroko egitura du, eta erdi-puntuko hiru arku, baina eite ezberdinekoak. Ziur aski Donejakue bideko pasabidea izan zen, Ledeako bidea, XVI. mendean, nagusitu aurretik, eta Borrego zubia (gaur egungo Oibar-Irunberri errepidean dagoena) nahitaezko pasabidea zenean, Santa Cilia eta Olatz zeharkatzen zituen Zangoza-Izko bidean. Gainera, Trinitateko bataila ankerraren lekukoa izan zen, 1875eko urrian, hirugarren karlistaldian.
  • Deabruaren zubia edo Jesusen zubia (Ilunberri): izena zubiari buruzko elezahar eder batetik sortu da. Irati ibaia zeharkatzen du, Irunberriko arroilatik ateratzen denean. Arku bakarra zuen, baina gaur egun hondaturik dago. XVI mendean eraiki zuten, eta 1812an tropa frantsesek suntsitu zuten, Independentzia Gerran. KONTUAN HARTU! Zubirako irisbidea oso arriskutsua da. Erortzeko arriskua dago.
Elezaharrak dioenez arroilako ertzean zegoen jauregi baten jabeak beste aldeko iturri batera iristeko gogoz deabruari egin zion dei, laguntza eske. Deabruak gau bakar batean zubi bat eraikitzeko hitza eman zion, baina trukean arima eskatuta. Jauregiko nagusiak tratua onetsi eta lanari ekin zion deabruak. Ezin izan zuen egunsentia baino lehen bukatu eta jauregiko nagusiak nahi zuen zubia lortu zuen eta gainera arima salbatu zuen.
  • San Calaveris (San Vicente): Izaga errekaren gainean dago, Indurain eta Geretz lotzen dituen bidean. Arku bakarreko zubi gotikoa dugu.
  • Florentino zubia (Adoain): Erdi Aroko zubi hori Aldasurra mendizerratik datorren erreka baten gaienean dago. Zubiaz gainera, herriko hirigunea ere interesekoa da, etxeen ezaugarriengatik: harlanduxkoz eginak dira eta erdi-puntuko ateak eta piriniotar motako tximinia zirkularrak dituzte.