Megalitismoa Inprimatu

Nafarroak 40tik gora trikuharri-sektore ditu. Haietariko bi Agoitz-Ilunberriko arroan daude:

  • Idokorri-Ugarra sektorea: multzo hau nahiko konpaktua da. Bertako trikuharriak 1957tik aurrera aurkitu zituzten. Besteak beste honako hauek ditugu Aikoa (bi), Angerta, Boluntza (bi), Puyomediano, Ugarra (hiru) eta Ugarron. Aikoako trikuharrien izena hurbil dagoen Erdi Aroko herri hustu batena da, Imirizaldu, Ozkoidi eta Berroia lekuen artean baitago. Erromantzatuko Napal eta Domeinu lekuetako mugapeetan eta Urraulgoitiko Imiririzaldukoan daude.

Haietara iristea ez da erraza; ez dago seinalerik eta bide batzuk galdu dira. 

  • Leire-Illon sektorea: trikuharrien estazio handi honetan 13 monumentu daude, Biotzari (Erromantzatua), Nabaskoize eta Gazteluberri lekuetan.

Biotzariko zubiko trikuharria izen bereko josteta eremuan dago, Erromantzatuko Biotzari herriko mugapean. 1954an aurkitu zuten: zista txiki batek eta lau lauzez egindako hilobiko ganbera batek osatzen dute. Lehenago bazegoen tumulu gutiz nabarmen bat, 12 metroraino iritsiko zen gehieneko diametroa izan zuena; hau da, zirkularra izan zen, baina orduan obalo itxurakoa zen, ekialdeko eta mendebaldeko ertzetan laborantzako bi sorok jan zutelako.

Beste trikuharri interesgarri bat Faulo izenekoa dugu. Illongo mendilerroan dago, eta hara iristeko bidea Biotzaritik ateratzen da. Trikuharri hori, Maluquer de Motesek ezagutarazi zuena, itsas mailatik gorako 1020 metrora dago. Hilobiko ganbera harriz egindako tumulu zirkular baten erdian dago. Estalki monolitiko handia du oraindik, lau aldeak lauzez eginda daude. Indusketetan giza arrastoak, nahiko egoera txarrean zeudenak, eta hainbat objektu, kanpai formako zeramika, esate baterako, atera ziren. Oinez irits daiteke haraino, Biotzari herritik abiatuta. San Quirico ermitatik gertu dago, baina ez dago seinalerik.

Estazioko gainerako trikuharriak honako hauek dira: Ollateko atakako idoia (giza arrastoak, zeramika puskak eta silexezko gezi punta bat aurkitu ziztuzten), Puntallo de las Capezas (zeramika puskak), Pieza de Luis (harri puskak, giza arrastoak), Puzalo edo Corona de Hualde (harri puskak eta harrizko materialak), Jorabila, Legaroz, Pasomuerto, Recimonte, Claverito, Fuente de la Pila eta Ollateko ataka.