Herri hustuak Inprimatu
  • Puiuko Erdi Araoko herri hustua: erromatar jatorrikoa da, eta IV mendeko aztarna batzuk ere baditu. Puyo izena nafar aragoierako hitza da, "puyar" (igo) aditzetik datorrena. Bertako biztanleek ardi-azienda zuten ogibide nagusia. Aurkitu diren tresna gehienak harrizkoak dira. Etxebizitzak familia bakarrekoak ziren 70m2 inguruko "apartamentuak". Gehienetan bi gela zituzten, sukaldea eta logela, eta erantsitako beste batzuk biltegi eta ukuilutako, Paretak harrizkoak ziren, eta tarteak buztinez eta kaskailuz betetzen ziren. Ez zuten leihorik, edo oso txikiak ziren, eta ez zuten ere tximiniarik (hori XVIII mendean zabaldu zen). Zorua harzolaz egina zen, eta teilatua zurez eta adobez egina, harrizko lauzaz estaltzen zen.

1366an 18 bizitoki zituen, baina 1428an despopulatu egin zen. Bertako eliza ermita bihurtu zen eta Ledeako, Erromantzatuko, Urraulgoitiko eta Urraulbeitiko ibarretako bileren egoitza izen zen, mendeetan zehar udal bakar bat izan baitziren.