Gurutzeak
Inprimatu
- Arripodas: elizaren eta pilotalekuaren ondoan XV. mendearen bukaerako harrizko gurutze inmakulista bat dugu, mahatsez eta mahatsondo hostoez apaindutako kapitel hexagonal baten gainean.
- Santsoain-Urraul: herriko sarreran, Artiedatik etorrita, harri pila baten gainean gurutze bateko errematea dago. San Markos egunean eta maiatzeko Gurutzearen egunean bisita egiten diote erromeria batean.
- Arbontze: Arripodasko eta Ilunberriko bidegurutzean harrizko gurutze bat dago. Bi moldura dituen kapitela dago, eta gurutze lobulatua.