Dorreak eta jauregiak Inprimatu

Agoitz-Ilunberri arroan arkitektura zibileko obra asko dago, Erdi Aroan hasi eta Aro Modernora arte iristen direnak. Dorreetan (ezin dira bisitatu, baina ikusi bai, herrietatik eta errepideetatik) aipatzekoak dira Zilegieta eta Aiantz lekuetakoak, biak Interes Kulturaleko Ondasun (IKO) deklaratuak. Jauregiei dagokienez, landa eremuetan zein hiriguneetan aurkituko ditugu. Aipatzekoa da Artiedako gaztelu-jauregia (ikusi  jarraian datorren informazioa), beste asko badaude ere: Zuntzarren, Arripodas, Geretz, Tabar, Argamasilla (Agoitz), edo Antillon (Ilunberri).

  • Artiedako gaztelu-jauregia: Interes Kulturaleko Ondasun (IKO) deklaratua. Herriko mutur batean dago. XIV eta XV. mendeetakoa da, estilo gotikokoa. aurri finkatuaren egoeran dago. Hein batean aldatu zuten eta 2001ean zaharberritu zuten.