Urrutiko iraganaren aztarnak Inprimatu

Orain dela 35 milioi bat urte, itsaso zabala zen hau, eta kosta hemendik 3 edo 4 kilometrora zegoen, hegoaldera. Orain baino askoz beroagoa zen klima.

Egungo hegazti zangaluzeen, hala nola zikoinen eta marabuen, arbasoen saldoak zein antxetak eta txirriak antzinako itsaso piriniotar honetako kosta-aintzira eta hondartza hauetatik zebiltzan elikagai bila. 

Bai hegaztiek utzitako oinatzak bai olatuek sortutako ondulazioak itsasertzeko sedimentu bigunetan –arroka dira egun– geratu ziren betiko. 

Erakusgai hau Xabierko azaleratze batetik dator (1960ko hamarkadan aurkitu zuten). Oinatz handienak antzinako marabu (Leptoptilostipus pyrenaicus) batenak dira (hemen aurkitu zen estreinako aldiz).