Beste museo eta informazio/Interpretazio zentzo batzuk Inprimatu
  • Erromanikoaren Interpretazio Gela (Artaitz): areto horretan estilo erromanikoaren eta haren eskulturaren sinbologia ematen dira jakitera. Sarrerari, prezioei eta ordutegiari buruzko informazioa.
  • Tabarko Museoa: Jauregizar Fundazioak sortu zuen, XVII mendeko etxe bat, museoaren egoitza dena, zaharberritu ondoren. Interes historiko-artistikoa duten objektuak daude ikusgai. Familiak mendeetan zehar osatutako bildumaren adierazpen artistiko bat da, artelanak babestuta edukitzeko, eta azken helburua izanik eskualdeko eskaintza kulturala handitzea. Sarrerari eta edukiei buruzko informazioa.
  • Bordablanca finka (Ilunberri): landare aromatikoen, sendabelarren eta ongailutako landareen laborantza ekologikorako finka. Bisitak hitzartzen ahal dira, aldez aurretik erreserba eginda. Finkari buruzko informazio gehiago.
  • Energia Berriztagarrien Gela (Oibar): eskualde horretan azken urteotan garapen handia izan duten energia berriztagarrien ekoizpen motei buruzko interpretazio zentroa. Bisita gidatuak, lantegiak eta jarduerak antolatzen dira. Gelari buruzko informazio gehiago.
  • Lanbideen eta Oroimenaren museo-etxea (Oibar): Oibarren garai batean zegoen "Sociedad Trilladora" sozietatearen egoitzan dago; gaur egun eskualdeko kultura tradizionala, antzinako bizimoduak eta herriko ondare kultural immateriala biltzen ditu, ardatz gisa bertako labore tradizionalak erabiliz, hau da, ardoa, olioa eta zerealak. Museo-etxeari buruzko informazio gehiago.