Paisaien begiratokiak Inprimatu

Irunberriko arroa, izenak dioen moduan, mendiz inguratutako aska bat da. Horri esker, paisaiaz gozatzeko hainbat begiratoki daude:

Hauek dira nagusiak:

  1. Loitiko Begiratokia.(Iruña-Jaka) N-240an kokaturik, Iruñeko eta Irunberriko arroak bereizten dituen mendatea jaitsita, talaia paregabea da Irunberriko arroa osoa eta mendebaldeko Pirinioak ikusteko. Atseden-gune bat eta informazio-panel bat daude bertan. Iruñera bidean joanda sartzen da bertara.
Centro de Interpretación de las Foces de Lumbier


  1. Arangoiti (Leireko Mendilerroa):1355 m-tara dagoen Leireko Mendilerroaren gailurra da. Biotzaritik abiatzen den errepide txiki batetik irits daiteke bertara autoz. Paisaiaz gozatzeko Nafarroan dauden lekurik ederrenetako bat da. Gailurretik Pirinioak eta Nafarroako eta Aragoiko Pirinio aurrea ikusten dira, eta ia zerutik begizta daitezke, besteak beste, Arbaiungo arroila, Leireko monasterioa, Esako urtegia edo Xabierreko Gaztelu bikainak.Biotzariraino NA-178 errepidetik joaten da, eta handik goiti errepide estu batetik. 

  2. Cuatromugasko Begiratokia (Izko Mendilerroa).Izkoko parke eolikoan dago, 900 m goiti, eta prestatutako zenbait xenda ere badaude, batzuk azalpen eta guzti. Leku honetatik pasatzen da Done Jakue Bidea ere, Leireko Monasteriotik Eunaterantz. Bertara joaten ahal da autoz edo oinez, Oibar Gaineko N-534tik doan ongi prestatutako bidetik. Biak ala biak ere leku politak dira Irunberriko Arroa eta Nafarroako Pirinioa ikusteko hegoaldetik. Paisaia aiseago interpretatu ahal izateko, interpretazio-mahai batekin osatu da.

  3. Basoako Begiratokia (Izko Mendilerroa). Izko Mendilerroan dago, 870 metro goiti, Izko/Oibar parke eolikoaren azpi-estazio elektrikotik hurbil, eta ikusmira bikaina dauka Irunberriko arroara, Leireko Mendilerrora eta Esako urtegira. Interpretazio-mahai bat dauka.

  4. La Eretako Begiratokia (Izko Mendilerroa). Izko Mendilerroan dago, 860 metro goiti, Oibarren hasten den BTT ibilbidetik gertu. Ikusmira ederra eskaintzen du Zangozako Lurretara eta Valdaibarrera. Hemen ere interpretazio-mahai bat dago. .

Arestian aipatutako Isoko Begiratokia ere (Arbaiungo Arroila) paisaia behatzeko toki aparta da.

Interpretazio Zentroan eskura dezakezu begiratoki horiei buruzko informazio zehatza: zer ikusi, zein urte-sasoitan, etab.