Praktikak Interpretazio Zentroan Inprimatu

Irunberriko Arroilen Interpretazio Zentroak, urtearen edozein garaitan praktikak egiteko aukera eskaintzen die ikasle interesatuei.

Praktiketako programa hauek eskaintzen dira:
  • Prestakuntza-modulua lantokian eta prestakuntza-aldi praktikoa enpresa, estudio edo tailerretan, Lanbide Heziketa Arautuko ikasleentzat.
  • Praktikak unibertsitateko ikasleentzat, eskola-denboran edo eskola-denboraz kanpo (udako praktikak).

Ikastetxe edota ikasle bakoitzaren interesaren arabera egiten dira programak. Praktiketan dagoen pertsona bakoitzari unibertsitateko titulua duen tutore bat izendatzen zaio, programa ongi aprobetxatzen dela zaintzeko. 
Lantoki baten eguneroko martxa ezagutzeaz gain, partaideek hainbat gai jorratuko dituzte: ingurumen-hezkuntza, bisitak eta ingurumen-jarduerak programatzea eta garatzea, etab.

Zentroaren enpresa kudeatzaileak Lankidetza Hitzarmenak ditu hainbat erakunderekin:
  • Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentua
  • Hainbat Unibertsitate (Nafarroako Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea, Salamancako Unibertsitatea, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala)
  • Bestelako erakundeak (Departament d’Educació de la Generalitat de Catalunya)

Zure ikastetxea ez badago aurreko zerrendaren barruan edo zure ikasketen profila ez badator bat gaur egun eskainitako programekin, jar zaitez gurekin harremanetan.