Ekipamenduak eta zerbitzuak Inprimatu

Arroilen Interpretazio Zentroa Irunberrin dago. Herriak 1.500 biztanle inguru ditu, eta azpieskualdeko hiriburu txiki moduko bat da, bai eta zonaldeko zerbitzugunea ere.

 Centro de Interpretación de las Foces de Lumbier

Interpretazio Zentroa ekipamendu publikoa da, modernoa (2000. urtean ireki zen), eta bertan zonaldeko ekosistema bereziak azaltzen dira, bai eta eragin antropikoa eta horrek lurraldean utzitako aztarna positiboa eta negatiboa ere.

Zalantzarik gabe, zonaldea ezagutzera etorriz gero, lehenbizi Zentroa ikustea duzu onena: zonaldeari buruzko ideia orokorra eta informazio interesgarria eskuratuko duzu, eta horrela probetxu handiagoa aterako diozu bisitari.