Araudia eta bisita egiteko gomendioak Inprimatu

Eremu hauen bitxitasun eta balio naturalei esker, Babesgune Natural izendatu dira eta bestelako babes irudiak ere badituzte (Garrantzi Komunitarioko Lekuak, Hegaztien Babes Bereziko Guneak, Hegaztientzako Eremu Garrantzitsuak - IBA, etab.). Hori dela eta, berauek mantendu eta zaintzeko konpromezua dugu, errespetu osoz bisitatu eta haietaz gozatu ahal izateko. Denon ardura da, zain dezagun ingurune naturala!

Antolaturiko taldeen bisitak Ilunberriko Arroilan: baimenak eskatzeko argibideak

Ilunberriko Arroilako Natur Erreserba  bisitatu edo bestelako jarduera antolaturen bat burutzeko, Landa Garapen, Ingurumen eta Administrazio Lokaleko Departamentuan baimena eskatu beharra dago, Habitat Sailean.

Bertan baimena lortzeko beharrezkoak diren agiriak zeintzuk diren azalduko dizuete. Talde antolatuen kasuan (eskola taldeak edo bisitari taldeak), bisitaren zergatia, ordutegia, taldekide kopurua, jatorria eta bisitan zehar burutuko diren jardueren berri eman beharko duzue.

Habitat Sailarekin kontaktuan jartzeko: sechabit@navarra.es.

Eskerrik asko zuen laguntzagatik!


Bisitarako gomendio batzuk:

  1. Zaborra gertuen duzun edukiontzian bota ezazu.
  2. Gune hauen barruan ezin da motordun ibilgailurik sartu.
  3. Errespeta itzazu fauna, landaretza, eta, oro har, natur ingurunea.
  4. Ez egin enbarazu hegaztiei garrasi edo zaratekin.
  5. Ibilgailuetan ez utzi balioko gauzarik agerian.
  6. Erne ibili malkar eta tuneletan.
  7. Kanpatzea debekaturik dago (Ilunberrin kanpina dago).
  8. Arroilan basozainak daude. Lagun iezaiezu.
  9. Kirol jarduera antolatuak burutzeko baimena eskatu behar da.
  10. Txakurra lotuta eraman inguruko fauna eta arroilako erabiltzaileak ez molestatzeko.

Zure bisitaldia hobe aprobetxatzeko, Ilunberrin dagoen Arroilen Interpretazio Zentrotik pasatzea duzu onena, bertako langileek informazio gehiago emanen baitizute. Zure zain gaude!